Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Zeinen alboan?

abestiaren irudia

Diskoa: Liluragarria

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Izaki bizidunak: lurreko animalia basatiak

Abeslaria/Artista/Taldea: Ene Kantak

Urtea: 2020

Diskoetxea: Ene Kantak

Iraupena: 02:35 min

Gako-hitzak: basoko animaliak

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ZEINEN ALBOAN?

Kattagorri, kattagorri

pozik dabil basoan

ta untxia, ta untxia

doa bere alboan.

 

Basurdetxo, basurdetxo,

pozik dabil basoan

ta orkatza, ta orkatza

doa bere alboan.

 

Azeritxo, azeritxo

pozik dabil basoan

ta erbia, ta erbia,

erbia? Erbia? EZ, EZ, EZ!!

ez doa bere alboan.

 

Barraskilo, barraskilo

pozik dabil basoan

ta erlea, ta erlea,

doa bere alboan.

 

Adarbakar, Adarbakar

pozik dabil basoan,

ta ortzadarra, ta ortzadarra

doa bere alboan.

 

Kirikiño, kirikiño,

pozik dabil basoan

ta igela, ta igela,

igela? Igela? EZ, EZ, EZ!

ez doa bere alboan.

 

LILURAGARRIA - ENE KANTAK

MUSIKA ETA LETRA: Nerea Urbizu
ABESLARIA: Eymard Uberetagoena

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia