Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Zenbaki motak

abestiaren irudia

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Objektuen, materialen, denboraren eta espazioen esplorazioa

Azpigaiak: Zenbatzaileak

Abeslaria/Artista/Taldea: Jone Uria

Urtea: 2018

Diskoetxea: Zehaztugabea.

Iraupena: 01:52 min

Gako-hitzak: zenbakiak zenbaki arruntak zenbaki osoak zenbaki irrazionalak zenbaki negatiboak

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ZENBAKI MOTAK
 
0,1,2,3,4
ta osteko denak
izenak dion gisan dira
ARRUNTenak
duguna zenbatzeko
balio dutenak
 
Jasotzeko adina
dugunez kentzeko
minus-a beharrezko zen
hori azaltzeko
negatiboak gehitu
ziren OSOtzeko
 
Ta elkarbanatzea
denez naturala
pizza bat zein pastel bat
zatitu bezala
osoen zatidura
da ARRAZIONALA
 
Gero agertu ziren
pi eta erro bi
IRRAZIONALA da
hitzak dio ongi
zatiki gisa idatzi
ezin dugun hori
 
Baina negatiboek
sortu zuten sua
errorik ez zutela
zekarten kexua
gehitu ta osatu zen
plano KONPLEXUA
 
Jone Uria

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia