Diskoa: Etxean
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Gorputz-lengoaia Adierazpen plastikoa eta bisuala Asmoa komunikatiboa
Azpigaiak: Emozioa komunikazio-harremanetan
Abeslaria/Artista/Taldea: Potx eta Lotx
Urtea: 2019
Diskoetxea: Algara
Iraupena: 02:28 min
ZENBAKITXO MAITEA
Kaixo, zenbaki lagun, zer moduz eguna?
Irakur (e)zazu nire maitasun gutuna.
Zenbakitxo maitea, zenbaki kutuna,
nik azalduko dizut zuk ezin duzuna.
ZENBAKITXO MAITEA ZENBAKI LAZTANA
EZINEZKOA AL DA GURE HARREMANA?
ZENBAKITXO MAITEA, ZENBAKI KUTUNA
NIK AZALDUKO DIZUT ZUK EZIN DUZUNA
Poema baten xamur laztantzen dut hitza,
koadro batean jaso lehen argi printza,
dantza baten ospatu dezaket bizitza…
Ta zu niri barrezka zergatik zabiltza?
ZENBAKITXO...
Filma batekin piztu dezaket desira
ta antzezlanak denon ispilua dira.
Kantua talde askok duten lokarri da.
Ta zu zergatik zaude amorruz begira?
ZENBAKITXO…
Hauek, ba, nire hitzak, entzun al dituzu?
Zurruntasun hortatik irten nahi baduzu,
aska zaitez pixka bat, emaidazu muxu,
Ezin al nauzu maite? Nik maite zaitut zu!
Potx eta Lotx
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.