Diskoa: Eskerrik asko
Eremuak: Harmonian Hazten Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Oreka eta afektibitatea Objektuen, materialen, denboraren eta espazioen esplorazioa
Azpigaiak: Enpatia, laguntasuna eta errespetua Zenbatzaileak
Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx eta Porrotx
Urtea: 2007
Diskoetxea: Katxiporreta
Iraupena: 01:59 min
Gako-hitzak: zero bat errespetua laguntza
ZEROA ETA BATA
Zeroa inguratu da
Gaur batarengana
Utzi zeure alboan
Plantatzen laguna
Batak ordez haserre
Ja! erantzun dio
Zu zeroa zara eta
Ez duzu balio
Baina zeroak badu
Arrazoi gehiago
Hutsaren parea naiz
Bakarrik banago
Bakarrik ez naiz ezer
Lagunekin asko
Zeu ere argala zara
Ez zara haziko
Ni hutsa naiz baina zu
Hutsaren hurrengo
Batu arte ez dugu
Hoberik izango
Azkenean hobeto
Ziren antolatu
Hamar ere bazuten
Elkartuz osatu
Hamar ere bazuten
Elkartuz osatu
ESKERRIK ASKO - PIRRITX ETA PORROTX
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.