Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Zeru azpian

abestiaren irudia

Diskoa: Bolona molona - Imanol in memorian

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Komunikazio-interakzioa

Azpigaiak: Lo-kantak eta magaleko jolasak

Abeslaria/Artista/Taldea: Imanol

Urtea: 2004

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 04:43 min

Gako-hitzak: loa

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia
  • Erlijio jakin baten aldeko erabilera ezegokia.

Abestu dezagun!

ZERU AZPIAN

Esan amatxo: aingerutxoak
egoa urrezko badute,
zeru urdiñean urre-dirdira
nik nola ikusten ez-ote?

Parre gozo bat amak eginda,
aurrari ala diotsa:
—Beetik dakusgun urdiña zeru-
azpia baizik ezpaita. (bis)

—Ene, ba! …azpia —mutillak dio—
orren ederra dalarik,
nolakoxea ote-da, gero,
zerua goi-alderditik!…

Gautu zanean, ortzi zabala
bare-ozkarbi zegoen,
ta izar argien zillar-begiak
aurrari par-zegioten. (bis)

Aur-kezka oro amets eztitsu
biur oi-diran garaian,
aurrak, amaren biotz-alboan,
berriro onela ziotsan:

—Zerua azpitik orren ederra
dalarik, amatxo maite,
ai nere poza, zeru-gainkia
ikustera aal-baningoke!… (bis)

Aurraren naia zeruratu zan,
(alatsu otoitz garbia),
ta aingerutxoak eska zioten
Yaunari lagun berria.

Eguzkiaren urrezko yaia
berriro izeki zaneko,
begia itxirik zeukan aurtxoak
zeru-azpia ikusteko. (bis)

Seaska-aldean ama gaxoak
otoi-zegian, negarrez,
semea igoa baitzun, zeruko
goikia ikusi-bearrez.

Imanol

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia