Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Zaldibiko plazan

abestiaren irudia

Diskoa: Doktor doremi eta benedizebra

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Gorputz-lengoaia

Azpigaiak: Korro jolasak

Abeslaria/Artista/Taldea: Oskorri

Urtea: 2005

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 02:36 min

Gako-hitzak: Zaldibia

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ZALDIBIKO PLAZAN

Zaldibiko plazan

hiru atso dantzan,

hirurak ez zutela

ardit bana poltsan.

Hiru atso dantzan,

ardit bana poltsan,

hirurak ez zutela han, han, han,

Zaldibiko plazan.

 

Donostiko plazan

lau agure kantan,

laurak ez daukatela

xentimorik poltsan.

Lau agure kantan,

xentimorik poltsan,

laurak ez daukatela hor, hor, hor,

Donostiko plazan.

 

Irungo eskolan

umeok korroan,

guztiok daukagula .

euro bana poltsan

Umeok korroan,

euro bana poltsan,

guztiok daukagula hemen, men, men,

Irungo eskolan.

DOKTOR DOREMI - OSKORRI

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia