Diskoa: Fonogrina
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Aisialdia
Azpigaiak: Zirkua, pailazoak, magia, joko malabarak, akrobaziak…
Abeslaria/Artista/Taldea: Imanol Urbieta
Urtea: 1984
Diskoetxea: Elkar
Iraupena: 03:48 min
Gako-hitzak: zirkua
ZIRKO FESTAK
Tam tarrapatapatam!
tarrapatapatapa tapa tapa tapa tam!
tarrapatapatam! tarrapatapatam!
tarrapatapatapa tapa tapa tapa tam!
Txirrin txirrin txirrinka
txirrinda txikian
pailazoak badatoz
eman emanian.
Uztai barnetik salto-
saltoka tigrea,
eztarriko zulotik
joan zaigu txiklea.
Foka bat datorrela
esaten dit amak.
Sudur-puntan baloi bat
kolpeka darama.
Lehoien kaiolara
gizon bat sartzen da,
latigo bat astinduz
borrokan hasten da.
Zaldi baten gainean
panpina polit bat
Muxuka eta barrezka
agurtzen ari da.
Soka luze batetik
gizon bat igo da
Zeru goian ari da
bilintx eta balantx.
Sare baten gainean
norbait ageri da
buruz ta tripabeheraz
beren komeriak!
FONOGRIÑA – IMANOL URBIETA
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.