Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Zoriona

abestiaren irudia

Diskoa: Antzinako zuhaitza

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Nahiak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2017

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 02:27 min

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ZORIONA

Erosi, ama, jostailu hori,

horretxekin ni bai ase!

A ze beharrak zure beharrak! Beti janda beti gose.

Bideo-joko bat behar dut

eta telebista neure gelan.

Gauzei lotuta bizi den orok

ezin lezake egin hegan.

 

Hau nahi dut eta bestea nahi dut

ume guztien leloa:

ez ote dugu horrela handitzen

zoritxarraren zuloa?

 

Ordenagailu bat behar dut

eta azken orduko robota.

Askatasunak ez du sokarik,

horra hor, zu, sokaz soka.

Gitarratxo bat ere behar dut

ikasteko rock and rolla.

Gure gitarren hariak ere

bihur litezke kaiola.

 

Izar bat nahi dut, mundua nahi dut

erosi, mesedez, ama! 

Ez! Nahikeria bihur bailiteke

jasan ezinezko zama.

 

Hau nahi dut eta bestea nahi dut

da gu guztion leloa

ez ote dugu horrela handitzen

zoritxarraren zuloa? 

ANTZINAKO ZUHAITZA – PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia