Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Zorionak

abestiaren irudia

Diskoa: Asko maite zaitut, nik

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Harremanak

Azpigaiak: Ospakizunak: urtebetetzeak

Abeslaria/Artista/Taldea: Kaxiano

Urtea: 2009

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 03:50 min

Gako-hitzak: zorionak urtebetetzea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ZORIONAK

Zorionak zure urtebetetzean
Zorionak, ta urte askotarako
Zorionak belarritik tiratzean
Zorionak ta musu bat zuretzako. (bis)

Berriro ere iritsi zara zure urtebetetzera
aita-ama ta senideekin
zoriontsu zera
pozaz zoratzen gatoz gu ere
gaur zure etxera
maitasun loreak zuretzako ekartzera. (bis)

Pozaz zoratzen gatoz gu ere
gaur zure etxera
maitasun loreak zuretzako ekartzera. (bis)

Zorionak zure urtebetetzean
Zorionak, ta urte askotarako
Zorionak belarritik tiratzean
Zorionak ta musu bat zuretzako. (bis)

Gaur bexalaxe opa dizugu
urtetik urtera
osasun onarekin beteaz
jarraitzeko aurrera.
Berriro ere pozak zoratzen
etorriko gera
maitasun loreak zuretzako ekartzera. (bis)

Berriro ere pozak zoratzen
etorriko gera
maitasun loreak zuretzako ekartzera. (bis)

Kaxiano

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia