Eremuak: Harmonian Hazten
Gaiak: Norberaren zaintza Gorputza eta bere kontrola
Azpigaiak: Higienea Osasun fisikoa
Abeslaria/Artista/Taldea: LOA eta LAIA
Urtea: 2026
Diskoetxea: Paraxut produkzioak
Iraupena: 02:18 min
Gako-hitzak: Zorriak
ZORRIEN RANTXERA
Gaur kuadrilla berezi baten istorioa
zuengana kantatzera gatoz,
bat-batean nola agertu ziren
buruan zirikatzeko asmoz.
Ai, ai, ai, ai, ai
Zorriaaaak...
Salto-saltoka ile batetik bestera,
edozeinengana berehala datoz,
banan-banan bilatuko ditugu,
aldi batez uxatzeko oraingoz.
Ai, ai, ai, ai, ai
Zorriaaaak...
Baina lasai, txiki, lasai
egin irribarre ilusioz,
orratza pasa eta aldiro begiratuz,
esango diegu agur
AGUR,
behingoz!
Ai, ai, ai, ai, ai
Zorriaaaak...
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.