Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Zu gabe

abestiaren irudia

Diskoa: Neguari abesten

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Gorputza eta bere kontrola Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Heriotza Emozioak eta sentimenduak

Abeslaria/Artista/Taldea: Ene Kantak

Urtea: 2012

Diskoetxea: Ene Kantak

Iraupena: 04:08 min

Gako-hitzak: zu gabe heriotza

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ZU GABE

ETXEKO ATEAN GAUR EZ ZAUDE ZU BAINA
MUSU BATEK BUSTI DIT GOIKO EZPAINA
SALAKO BESAULKIAN FALTA ZARA BAINA
NIK SOMATZEN DUT ZURE SAGAR USAINA

ZU GABE…. ZERUAN IZARRAK LAINO DAUDE

PASILLOAN EZ DABIL PAUSO HOTSIK BAINA
BAI ZURE IBILERA AITZEKO AINA
SUKALDEKO LEIHOA HUTSIK DAGO BAINA
ERRETZEN DABIL LABE BETE GAZTAINA

ZU GABE… ZERUAN IZARRAK LAINO DAUDE
ZU GABE… GAUR NIRE BEGIAK LANBRO DAUDE

MAHAI ERTZEKO AULKIAN EZ DA INOR BAINA
AURTEN ERE ATERA DIZUT TXANPAINA
KANTURAKO LAGUNA GAUR ESKAS DUT BAINA
ZURI KOPLARI DANTZAN DAUKAT MINGAINA

ZU GABE… ZERUAN IZARRAK LAINO DAUDE
ZU GABE… GAUR NIRE BEGIAK LANBRO DAUDE
ZU GABE… BEGIAK IZAR NIREKIN ZAUDE

NEGUARI ABESTEN - ENE KANTAK

MUSIKA: Herrikoia
LETRA: Igor Elortza
ABESLARIA: Nerea Urbizu

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia