Eremuak: Harmonian Hazten
Gaiak: Harremanak Oreka eta afektibitatea
Azpigaiak: Lagunak Segurtasun afektiboa
Abeslaria/Artista/Taldea: ETS En Tol Sarmiento
Urtea: 2024
Diskoetxea: Zehaztugabea.
Iraupena: 02:43 min
ZURE ESKUTIK
Uste dut oraindik ez dizudala galdetu
zergatik mantentzen nauzun zugandik gertu.
Dena gezurra dela batzutan sentitzen dut,
baina…Zenbat maite dut!
Denbora badoa ta gu bere alboan
emozio guztietatik ikasten.
Oraindik zurekin amets egiten dut
etenik gabe.
Zure eskutik jarraitu nahi dut,
baldintzarik gabe burua galdu.
Zure eskutik dena sentitu,
ta amaitu aurretik, bizitza agortu.
Dena azkarregi doa, dena ezin ulertu.
Erori baino lehen helduidazu estu.
Lorik ezin hartu negar ere egiten dut
amildegitik gertu.
Baina zure aurrean, argien artean
laguntzen didazu arnasa hartzen.
Oraindik zurekin amets egiten dut
etenik gabe.
Egun ilunetan zein goxoenetan,
sutan gaudenean edo itzalean.
Egun ilunetan zein goxoenetan,
bizi dezagun bizitza.
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.