Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Zuri, amatxo

abestiaren irudia

Diskoa: Mari Motots

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Harremanak

Azpigaiak: Familia Familiako kideak eta zuhaitz genealogikoak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx eta Porrotx

Urtea: 2006

Diskoetxea: Katxiporreta

Iraupena: 01:43 min

Gako-hitzak: ama lo kanta

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ZURI, AMATXO

Handia izanen naizenean,

ama eskailera bat eginen dut

zeruraino bezain gorakoa

izarrak biltzera joateko.

 

Poltsikoak izarrez eta

kometaz beterik jaitsiko naiz

eskolako lagunen artean

banan-banan banatzera.

 

Baina zuri, amatxo zuri

ilargi betea ekarriko dizut,

argindarrik gastatu gabe

etxea argi dezazun.

    MARI MOTOTS - PIRRITX ETA PORROTX

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia