Diskoa: Sentitu, pentsatu, ekin
Eremuak: Harmonian Hazten
Gaiak: Oreka eta afektibitatea Gorputza eta bere kontrola
Azpigaiak: Balioak Identitatea Autonomia
Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Urtea: 2012
Diskoetxea: KATXIPORRETA
Iraupena: 03:29 min
Gako-hitzak: askatasuna
Oharrak: Karaokea
PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS
Hanlaluze, saltari eta handia
bibote kilikagarria
astakirten samarra baina
Porrotx beti maitagarria.
Kikirriki, pinpirin eta ragia
pinpilinpauxa dantzaria
oso mari-matraka baina
Pirritx beti maitagarria.
Pipi pipi pipi pipi Pirritx
popo popo popo popo popo Porrotx
pipi pipi pipi pipi Pirritx
Pirritx eta Porrotx
Ilargiaren magala dut bizileku,
hamaika zuhaitz gordeleku,
lagun txakurrarekin jolasean kuku,
ez naiz inoiz ere izu.
Belaunak urratu ditut hormetan igoz,
tximeletekin hegan gogoz,
putzuei begiak ateratzen bi saltoz,
betez dena usain gozoz.
Mari Mo, Mari Mo, Mari Motots naiz ni
parkean bizi naiz alai kantari
Mari Mo, Mari Mo, Mari Motots naiz ni
ume bihurrien laguna naiz ni
ume bihurrien laguna naiz ni.
Behin Pirritx etorri zitzaigun,
amatxo izan nahi zuela.
Gogotsu nengoen, eta hara hemen
bi umetxo batera.
Goxo hartu dute titia.
Ozen bota puzkerra.
Zuk, aldaiezu pardela,
garbitu kaka-pastela.
Sudurra bezain gorria
ez jartzeko ipurdia.
HAU LORE ETA HAU PUPU,
PAILAZO TXIKIAK JAIO ZAIZKIGU,
HAU PUPU ETA HAU LORE,
FAMILIA DUGU MILAPILA KOLORE!
HAU LORE ETA HAU PUPU,
IRRIEN LAGUNAK JAIO ZAIZKIGU;
HAU PUPU ETA HAU LORE,
AUPA! OE, OE, OE, SALTXITXA TA PURE!
SENTITU, PENTSATU, EKIN – PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.