Diskoa: 100 Haur Kanta 7
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Objektuen, materialen, denboraren eta espazioen esplorazioa
Azpigaiak: Denbora antolaketa: eguna/gaua, goiza/eguerdia/arratsaldea/gaua, astegunak, hilabeteak, egutegia
Abeslaria/Artista/Taldea: Xirula Mirula
Urtea: 2001
Diskoetxea: Egunkaria
Iraupena: 02:32 min
Gako-hitzak: astegunak alferra
ALFERRAREN ASTEA
Astelehena, jai ondoren alferra,
ezer ez egiteko ez goaz lanera,
ez goaz lanera, ez goaz lanera,
ez goaz lanera, ez goaz lanera.
Asteartea, euria goitik behera,
busti egingo gara eta ez goaz lanera,
ez goaz lanera, ez goaz lanera,
ez goaz lanera, ez goaz lanera.
Asteazkena, osaba ezkontzen da,
eta jai hartzen dugu ez goaz lanera,
ez goaz lanera, ez goaz lanera,
ez goaz lanera, ez goaz lanera.
Osteguna, amonaren eguna,
hori ospatutzeko ez goaz lanera,
ez goaz lanera, ez goaz lanera,
ez goaz lanera, ez goaz lanera.
Ostirala, haginetako mina,
aspirina hartuta bagoaz ohera,
bagoaz ohera, bagoaz ohera,
bagoaz ohera, bagoaz ohera.
Larunbata, egun erdiko lana,
egun erdiagatik ez goaz lanera,
ez goaz lanera, ez goaz lanera,
ez goaz lanera, ez goaz lanera.
Igandea, lantegia itxita,
lan egin nahi baina ezin joan lanera,
ezin joan lanera, ezin joan lanera,
ezin joan lanera, ezin joan lanera.
Xirula Mirula
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.