AUKERAK ETA ZU
Kaixo! Saharar zapaldu eta desertikoak gu gara,
gure_ondasun bakar dugunak bizitza osoko udara.
Uztail eta abuztu, nahi dugu_harunztu, hatsa helburu.
Lurra ostua baitugu
denbora eskatzen dizugu.
Ez dira aski izango guretzako oporrak bakean,
oporretatik aparte bakerik ez daukagun artean.
Gerrara sortu gintuzten, bere bero eta baldintzapen,
hilabete batzuetan utziguzue ume izaten.
Eguzkiaren iluntasuna nahiko genuke argitu
askatasuna nahi duenak aukerak izan behar ditu.
Zu, euskaldun serio, solidario, gogoetatsu,
aukerarik badaukazu
bihurtu zaitez aukera zu.
Ez dira aski izango guretzako oporrak bakean,
oporretatik aparte bakerik ez daukagun artean.
Gerrara sortu gintuzten, bere bero eta baldintzapen,
hilabete batzuetan utziguzue ume izaten.
Gerrara sortu gintuzten, bere bero eta baldintzapen,
hilabete batzuetan utziguzue ume izaten.
Ez dira aski izango guretzako oporrak bakean,
oporretatik aparte bakerik ez daukagun artean.
Gerrara sortu gintuzten, bere bero eta baldintzapen,
hilabete batzuetan utziguzue ume izaten.
Hilabete batzuetan utziguzue aske izaten!
Musika: Xabier Zabala
Hitzak: Aner Euzkitze
Ahotsak: Aitor Gorosabel Garai, Miren Narbaiza Martiartu
Zeinu Hizkuntzako interpretea: Ainhoa Moiua
Oporrak Bakean Elkartea