Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Bizitza da gorputza askatasuna bihotza

abestiaren irudia

Diskoa: Mundu berri bat guztiontzat 1

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Sexu orientazioa Emozioak eta sentimenduak Identitatea

Abeslaria/Artista/Taldea: Yogurinha Borova

Urtea: 2021

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 03:29 min

Gako-hitzak: askatasuna harrotasuna ortzadarra aniztasuna

Oharrak: Zeinu hizkuntza

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

BIZITZA DA GORPUTZA, ASKATASUNA BIHOTZA
 
Askatasuna izan nahi nuke nik ni neu naizena kaleratzean.
Harrotasuna adierazi nork bere bidea aukeratzean.
Utzi ni naizena izaten, izan zaitez zu zarena
pentsaerak zabaltzea da aukerarik ausartena.
Sei koloretako ortzadar zabaldu zure uztaiak
kolore guztiak jantzita ederrago da paisaia.
Aniztasuna izaeretan da jendarte honen aberastasuna.
Beldurrik gabe, lotsarik gabe, gaur hautsi ditzagun betiko mugak.
Sartu gure festara, bizitza festa da eta!!
Bizitza da gorputza askatasuna bihotza!
Aniztasuna bihotza! Harrotasuna bihotza!
SARTU DENOK FESTA HONETAN
GOZATU, EZ IZAN LOTSA
BIZITZA GORPUTZA DA ETA ASKATASUNA BIHOTZA.
 
Yogurinha Borova 
Musika: Xabier Zabala
Hitzak: Bihotz Gorospe
Zeinu Hizkuntzako interpretea: Ainhoa Moiua

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia