Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Euritan dantzan

abestiaren irudia

Diskoa: Euritan dantzan

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Harmonian Hazten

Gaiak: Gorputz-lengoaia Ikerketa ingurunean Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Mugimendu askea Eguraldia: hodeiak, euria, haizea, elurra, izotza, txingorra, ekaitza, ostadarra, ihintza, tenperatura... Emozioak eta sentimenduak

Abeslaria/Artista/Taldea: Gatibu

Urtea: 2014

Diskoetxea: Baga biga produkzioak

Iraupena: 04:43 min

Gako-hitzak: aske askatasuna euria

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

EURITAN DANTZAN

Bizirik nau

ta holan sentitzen naz

topera nau

geur inork ez nau geldittuko.

Egun goibel hau

egun argi bihurtu

nahi dot geurkoan.

Gogoa dekot eta

kale erdixen

ez dot inoren baimenik biher

dantzan hasten naz

ie...!

 

Dantzan kalien

danak begire

dantzan kalien.

 

Eurixe da ah, ah, ah!

Eurixe da ah, ah, ah!

 

Zaparrada goitik behera

ta saltoka potxingoan

aske sentitzen naz ni

busti-bustitte

ta ur tantak goitik behera

Ustaritzen zein Gasteizen

bardin-bardin jauzten dire

kalien...

 

Euritan dantzan, euritan dantzan

kalien!

Euritan dantzan, euritan dantzan

kalien!

 

Udazkena

eta erropa zaharrak

zer gehixau bide

zoriontsu izeteko.

Joan etorri bet da gure bizixe,

ta une honek

hostixek dire, beraz

denbora txarrari

aurpegi ona jartzen badakit,

holan nabil ni

ie, ie!

 

Dantzan kalien

danak begire

dantzan kalien.

 

Eurixe da ah, ah!

Eurixe da ah, ah!

 

Zaparrada goitik behera

ta saltoka potxingoan

aske sentitzen naz ni

busti-bustitte

ta ur tantak goitik behera

Santurtzi zein Iruñean

bardin-bardin jauzten dire

kalien...

 

Euritan dantzan

Euritan dantzan

kalien!

 

Euritan dantzan, euritan dantzan

kalien!

Euritan dantzan, euritan dantzan

Kalien!

Euritan dantzan, euritan dantzan

Kalien!

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia