Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Itzaltzuko Bardoa

abestiaren irudia

Diskoa: Korapiloak

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Historia

Azpigaiak: Pertsonaia historikoak Euskal Herriko historia

Abeslaria/Artista/Taldea: Gabezin

Urtea: 2022

Diskoetxea: Erviti Studio

Iraupena: 04:14 min

Gako-hitzak: bardoa euskera askatasuna

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ITZALTZUKO BARDOA

Oroimenean zaitut zu Itzaltzuko bardoa
Zure inpotentzia gure zainetatik doa
Bizitza emanaz askatasunaren truke
Ordutik txoriek negarrez abesten dute.

Orreagako fraileen desio ase ezina
Zure semearen eztizko ahots fina
Bihurtuz mehatxu jokoan etorkizuna
Elkorretako leize beltzaren horma iluna.

Eta haizeak eraman zitun doinu berriak eta hitzak
Ximeldu ziren Elkorretako basoetako haritzak
Baina datorren udaberrian erneko dira berriro
Eraman zituen haizeak astinduz astiro.

Azken momentuan erabaki sakonena
Lur mina izan zen lurrak berak hil zuena
Ta ezin izan zenun zure nahia adierazi
Ezin dela euskaraz abestea galerazi.

Eta haizeak eraman zitun...

Gabezin

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia