Diskoa: Txapasen kaxa magikoa
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Harmonian Hazten
Gaiak: Hizkuntzak eta hiztunak Oreka eta afektibitatea
Azpigaiak: Euskara Identitatea
Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Urtea: 2023
Diskoetxea: Elkar
Iraupena: 03:02 min
Gako-hitzak: euskaldunak harrotasuna askatasuna
KALE ZOKOAK ESNATU
Kale zokoak esnatu,
ageri da egun berria,
ilunpeak baztertu,
adiskideok gurekin alaitu! (2)
Euskaldunak gara,
herri bat badugu,
ateak zabalduaz elkartu,
itzal asko dira,
beti izan ditugu
begiak ireki eta aurrera!
Bat egiten dugunean
bidea irekiko da,
Euskal Herri guztia
askatasun argitan jarriko da. (2)
Euskaldunak gara,
herri bat badugu,
ateak zabalduaz elkartu,
itzal asko dira,
beti izan ditugu
begiak ireki eta aurrera!
Antzinako jakintzatik
hartzen ditugu sustraiak,
herri honek badauzka
bizitzeko arrazoiak hamaika. (2)
Euskaldunak gara,
herri bat badugu,
ateak zabalduaz elkartu,
itzal asko dira,
beti izan ditugu
begiak ireki eta aurrera!
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.