Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Loretxoa

abestiaren irudia

Diskoa: Hunkidura kuttunak I-2

Eremuak: Harmonian Hazten Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Oreka eta afektibitatea Historia

Azpigaiak: Enpatia, laguntasuna eta errespetua Herrien askatasuna eta eskubideak

Abeslaria/Artista/Taldea: Benito Lertxundi

Urtea: 1993

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 01:30 min

Gako-hitzak: askatasuna lorea arantzak

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

LORETXOA

Mendian larrartean

aurkitzen da loretxo bat.

Aurrean umetxo bat

loretxoari begira.

 

Loreak esan nahi dio

Umetxo aska nazazu,

jaio naiz libre izateko

eta ez loturik egoteko.

 

Umetxoak ikusirik

lorea ezin bizirik

arantzak kendu nahi dizkio

bizi berri bat eman.

 

Orduan izango bait du

indarra eta kemena;

orduan emango baitu

ugari bere fruitua.

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia