Diskoa: Zazpikoloroa
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Musika-lengoaia
Azpigaiak: Musikariak
Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Urtea: 2011
Diskoetxea: Katxiporreta
Iraupena: 02:57 min
Gako-hitzak: Imanol Urbieta
MANOLO
Gizon bat hurbildu zen kitarraz
ikastolan geundela, ikasgela mundu egin zigun
mundua ikasgela.
Begiak goxo jartzen zituen
gure aurpegietan,
arpegioak ipuinak ziren
gure haur begietan.
Zenbat kantu atsegin,
barren barreneko poz eta min.
hura kanpora zedin,
ginenak ginen kitarra batekin.
sorgindu egin gintuen,
eta pixkana gu ere bihurtusorgin,
Manolorekin.
Ikastola sarreran,
maiz kantu bat zain geneukan harreran.
Korroan, ez ikeran,
gure kabuz han hasi ginen hegan.
Habia eta abiapuntua baina
han daude itzuleran,
Manolorengan.
Zenbat abesti egin dizkigun
maitasunez ta ezti.
Orain itzuli nahi genioke
maitasuna abesti.
ZAZPIKOLOROA - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.