Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Munduko loreak

abestiaren irudia

Diskoa: Ongi etorri Pupu eta Lore

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea Historia Harremanak

Azpigaiak: Eskubideak Herrien askatasuna eta eskubideak Gizarte-portaera arauak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2010

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 02:56 min

Gako-hitzak: askatasuna libre eskubideak

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

MUNDUKO LOREAK
 
Munduak handientzat bakarrik pentsatu zituen eskubideak.
Baina haur txikieta eta herri txikiek ere
altxatuko dituzte beren koloretako esku libreak.
 
Buztinez egin zuen mundua
lurraren koloreak,
herritxoen forma hartu zuen
eskutan oreak,
zapi berdeak eta zapi moreak,
herririk herri oinez dabiltza
munduko loreak.
 
Nire kolorean munduari
nahi diot esan:
Loretxoek zergatik
ezin ote du tximeleta izan?
 
Euskal Herriak koloretako
haur txikiak baditu,
koloretako Euskal Herriak
mundutxoak ditu,
munduak herri asko baldin baditu,
gure herriak ere munduko koloreak ditu.
 
Nire kolorean munduari
nahi diot esan:
Haurtxoek eta herritxoek behar dute libre izan.
 
ONGI ETORRI PUPU ETA LORE
PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS
Letra Amets Arzallus

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia