Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Nahi ibili gurekin?

Abestu dezagun!

NAHI IBILI GUREKIN?
 
Bagoaz
pozik txistu joaz
gure pilota ta pala...
Jostatzera ta jokatzera
pilotalekua hartzera.
Bagatoz
pozik txistua joz
gure gurpil eta baloi...
Uztaien azpira
Ametsak saskira!
NAHI IBILI GUREKIN?
NAHI ARI ELKARREKIN?
Neurri hau da neurea
Bakoitzak du berea...
NAHI JOATEA ZUEKIN?
TA ARI ELKARREKIN?
Gure ezin
Gure dohai
Jokatzen dugu, bai!
Bagoaz
pozik txistu joaz
gure soin ta gure soinu...
Dantzatzera ta gozatzera
herriko plaza hartzera.
Bagatoz
pozik txistua joz
txano eta bainujantzi...
Igerilekura
gozamen putzura.
NAHI ETORRI GUREKIN?
NAHI ARI ELKARREKIN?
Modu hau da neurea
Bakoitzak du berea...
NAHI JOATEA ZUEKIN?
TA ARI ELKARREKIN?
Gure ezin
Gure dohai
Jolasten dugu, bai!
NAHI IBILI GUREKIN?
NAHI ARI ELKARREKIN?
Neurri hau da neurea
Bakoitzak du berea (ta)...
... NAHI JOATEA ZUEKIN?
TA ARI ELKARREKIN?
Gure ezin
Gure dohai
Jokatzen dugu, bai!
Jolasten dugu, bai!
Gozatzen ere bai!
 
Musika: Xabier Zabala
Hitzak: Maialen Lujanbio
Ahotsak: AMAK taldea
Zeinu Hizkuntzako interpretea: Ainhoa Moiua
Gipuzkoako Kirol egokituen Federazioa eta Mindara

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia