Diskoa: Hotsez eta hitzez
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Objektuen, materialen, denboraren eta espazioen esplorazioa
Azpigaiak: Denbora antolaketa: eguna/gaua, goiza/eguerdia/arratsaldea/gaua, astegunak, hilabeteak, egutegia
Abeslaria/Artista/Taldea: Imanol Urbieta
Urtea: 1986
Diskoetxea: Elkar
Iraupena: 02:35 min
Gako-hitzak: hilabeteak
OTSAILEAN, MARTXOAN, MAIATZEAN
Otsailean otsoa oihuka
Isatsa erakusteko du lotsa,
Otsailean otsoa oihuka
Ametsetan jaten du bildotsa.
Martxoan tximeletak hegan,
Txoriak habian txio-txioka.
Martxoan tximeletak hegan,
Artzainak datoz txistu-txistuka.
Maiatzean, hotzak amaitzean,
Baratzean arrosa guztiak dantzan.
Maiatzean, hotzak amaitzean
Gorputzak pozik dauka bihotza.
HOTSEZ ETA HITZEZ– IMANOL URBIETA
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.