Taupadak berpiztu!
Nondik gatoz ta
nora goazen, alajaina!
ez dezagun ahaztu
zein den gure bidaia
batu ditzagun denok
gogoa ta kuraia
mingainean daukagu
behar den sendagaia
hemen daukagu berriz
berpizteko garaia
mezu zuzena dakar
aurtengo elaiak
Bazen behin
herri txiki baten algara
izenez Euskal Herria
hizkuntza euskara
Zabala dela esan nahi diot
Arabaraino hurbildu denari
erantzukizuna Amurriok
taupadak emateko festari
Geldituko gaituenikan ez da
irakaskuntzan jarraitzen bada
euskaraz behar dugulako urezta
eusko, eusko eskualdunak gara
Ez dugu inor utzi behar atzera
bakarrik ez gara, gara batera
hurbildu zaitez euskararen sura
Euskal Herritik munduraaaaa!
Araba aske eta euskaldun
ikastolaren oihua entzun
hemen gaituzu
maitale eta lagun.
Abestia Ideia eta ekoizpena: IGON OLAGUENAGA / TXIKI LORA
Letra: IGON OLAGUENAGA / IÑAKI OTXONDORENA “MORO”
Ahotsak: AMAIA SANTAMARIA IÑAKI OTXONDORENA “MORO” ARESKETAKO IKASLEAK IGON OLAGUENAGA TXIKI LORA
Perkusioa: RODRIGO ULISES
Baxua: YAGO SALORIO
Tronpeta: MARCOS ORTEGA
Tronboia: FERNANDO BLANCA
Alboka: IBON KOTERON
Trikia: JOSEBA TAPIA