Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Urtaroak

abestiaren irudia

Diskoa: Amets

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Objektuen, materialen, denboraren eta espazioen esplorazioa

Azpigaiak: Denboraren antolaketa: urtaroak Denbora antolaketa: eguna/gaua, goiza/eguerdia/arratsaldea/gaua, astegunak, hilabeteak, egutegia

Abeslaria/Artista/Taldea: Kantu Kolore

Urtea: 2018

Diskoetxea: Kantu kolore

Iraupena: 03:34 min

Gako-hitzak: urtaroak hilabeteak

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

 

URTAROAK

Urtarrila, otsaila... eta martxoan udaberria

apirila, maiatza... ekainean hor dator uda

uztaila, abuztua... irailean dugu udazkena

urria, azaroa... abenduan sartzen da negua.

 

Udaberrian bizia pizten da,

bazter guztiak lorez janzten dira,

irribarrea zure gorputzean dar-dar,

dar-dar, dar-dar.

 

Udan pozik denok plisti-plasta ,

zeru osoa islatzen da uretan,

bero handia bazter guztietan eta...

 

Urteak 12 hilabete ditu,

lau urtaro dira,

alai pasatzeko,

zure ondoan.

12 hilabete dira,

lau urtaro ditut

zure ondoan,

elkarrekin.

 

Urtarrila, otsaila... eta martxo aldera Aste Santua

apirila, maiatza... ekainean klaseak amaitu

uztaila, abuztua... irailean pozik eskolara

urria, azaroa... abenduan Eguberri eguna.

 

Udazkenean bizia lo dago,

hosto guztiak dira airean dantzan;

orbela, haizea, euria da orain

zarra-zarra.

 

Negu guztia etxean sartuta,

hotza dabil geure inguruan,

zerua lumaz, mara-mara da elurra.

AMETS - KANTU KOLORE

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia