Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Zazpiak oihal batetik

abestiaren irudia

Diskoa: Konfinamendua cover

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Historia

Azpigaiak: Euskal Herriko historia

Abeslaria/Artista/Taldea: Gabezin

Urtea: 2020

Diskoetxea: Zehaztugabea.

Iraupena: 03:25 min

Gako-hitzak: zazpi ahizpak zazpi lurralde Euskal Herria

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ZAZPIAK OIHAL BATETIK

Mundu guztiak aditutzen du

euskaldunaren negarra

alde batera nahiago nuke

ez banintz hemengotarra.

 

Enpeñatzea ez bada libre

alferrik dugu indarra

hau da txoriak gari tartean

goseak egon beharra.

 

Antzerki hontan lau pertsonaia

ta jokalari bakarra

arbolak berak erakusten du

hostoa eta adarra.

 

Enpeñatzea ez bada libre...

 

Sutan pizturik darrai oraindik

sugaiz berriz lehengo gerra

oharkabean ez zen mintzatu

Txirrita poeta zarra.

 

Enpeñatzea ez bada libre...

 

Zazpi ahizparen gai den oihala

ebakirikan erditik

alde batera hiru soineko

utzirikan lau bestetik.

 

Guraiziakin bereizi arren

bakoitza bere aldetik

ezagutzen da jantzi direla

zazpiak oihal batetik.

Hitzak: Xalbardin

Gabezin

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia